Benedetto Marcello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1686ko abuztuaren 9a |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Brescia, 1739ko uztailaren 24a (52 urte) |
Hobiratze lekua | San Giuseppe church (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosanna Scalfi Marcello (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Francesco Gasparini (mul) Antonio Lotti (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, poeta, idazlea eta irakaslea |
Kidetza | Arcadiako Akademia |
Mugimendua | musika barrokoa |
Benedetto Giacomo Marcello (Venezia, 1686ko uztailaren 24a - Brescia, 1739ko uztailaren 24a) italiar musikagile, idazle, abokatu, epail eta irakaslea izan zen.
Venezian jaio zen familia noble batean. Antonio Lotti eta Francesco Gasparini musikarien ikaslea izan zen, baina aitak Benedetto zuzenbidean aritzea nahiago izan zuen. Musika eta gobernuko postuak uztartu zituen, eta 40ko Kontseiluko kide eta Pola barrutiko gobernadore izan zen. Bere anaia Alessandro ere musikagile bikaina izan zen.
Elizarako musika, oratorioak, kantatak, duetoak, sonatak, kontzertuak eta sinfoniak konposatu zituen. Bere lanik ezagunena Estro poetico-armonico da. Antonio Vivaldiren garaikidea izan zen Venezian eta bere musikak eragin vivaldiarrak ditu. 1720an argitaratu zuen modu anonimoan Il teatro alla moda, bere garaiko drama musikalaren egoerari buruzko bere iritziarekin.